Benito Lertxundi Gaua eta ni Lyrics

Zu bezelakoa naiz, oi gaua;
iluna eta biluzia. Ene ametsen garretan
dagoen bidean barna noa eta ene
oinak lurra ukitu orotan egundoko
aritza sortzen da.

Ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
ondarrean egin atza neunzera
oraindik ere atza begiratzen bait duzu.

Zu bezelakoa naiz, oi gaua:
ixilla eta sakona. Eta ene bakardadearen
bihotzean ba da erditzen ari den
jainkosa bat, eta bertan zerua eta
infernua bat egiten dira.

Ez zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere oinazeak ikaratzen bait zaitu
eta osinaren dei-kantak izitzen.

Zu bezelakoa naiz, oi gaua:
basa eta ikaragarria; ene belarriak
menperatu herrien garraxiz eta ahaztu
lurren asperenez beterik bait daude.

Ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure ni ttipia laguntzat
daukazu eta ez duzu zure Ni haundiaren
adiskide izatea lortzen.

Zu bezelakoa naiz, oi gaua:
bihotz-gogorra eta beldurgarria;
ene bularra garretan dauden
itsasontziek argitua bait dago
eta ene ezpainak hildako gudarien odolez bustiak.

Ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure bizki-arimaren
grinak dauzkatzu eta ez zara
bihunu zuhaurren lege bakarra.

Zu bezelakoa naiz, oi gaua:
gatz eta piper ene itzalaren babesean
lo dagoen hura ardo birjinaz mozkortua
bait dago orain, eta jarraitzen didan
emakumeak bekatu egiten du alaiki.

Ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
zure arima zazpi toleseko oihaletan inguratua
bait dago eta ez deramazu bihotza eskuetan.

Zu bezelakoa naiz, oi gaua:
jasale eta grinatsua, ene bularrean
zimeldu musuzko hil-atorretan
ameka maitale hil bait daude obiratuak.

See also:

51
51.122
Chuck Berry Rip It Up Lyrics
Busta Rhymes There's Only One Year Left!!! (Intro) Lyrics