Su Ta Gar Norabide bakarreko maitasuna Lyrics

Sarritan, bizitza oso bat ez da izan
nahikoa barneko kontraesanak ulertzeko.
Nahiz eta saiatu, ez duzu sekula
niretzat zer zaren jakingo, ziur izan.
Denbora txarretan, behar izan duzun
lagunik onena ez naizela izan zuretzako;
benetan, kantatzen dudana baino mila
aldiz gehiago zaitudalako maitatzen.

Norabide bakarreko maitasuna,
zentzu baten nigandik zuregana.

Laztanen suetan, musuen artean, zalantzak
indartzen elkartzen ginen bakoitzean.
Sakana bihurtu genuen ohera eraman
gintuen bidezidorra, bat batean.
Badakit, munduan sekula jaio den
amorosik onena ez naizela izan zuretzako,
agian batzutan pentsatzen duzuna baino
azkoz gehiago zaitudalako desiratzen.

Norabide bakarreko maitasuna,
zentzu baten nigandik zuregana.
Ie norabide bakarreko maitasuna,
garailea, maitatzen duena na.

Denbora txarretan...

Nigandik zuregana.
Norabide bakarreko maitasuna...

Nigandik zuregana...

See also:

56
56.93
Simple plan - Welcome to my life Simple plan - Welcome to my life Lyrics
The Ramones The Ramones - I Wanna Be Sedated Lyrics