Kudai Maitasun malkoak - sarriegi Lyrics

ETXERA HELDU ETA DENA
TXUKUN ETA BERE TOKIAN
ZERBAIT GAIZKI ORDEA
ETA DEABRUA KANPOAN DA...

Lehenengo ostia badoa
Beste bat segituan
Markarik ez utzi nahian
Nire zoriontasuna da komunetik behera doana

Nire mina bihotzaren
Sareetan ari da bahitzen
Baina mina bera da
Egiari lotzen nauena

Egiak...gezurrak...malkoak...seinaleak...

Maitatzeagatik ordaintzen
Maitatzeagatik hilzorian
Maitatzeagatik ordaintzen

Aldaketa ezinbestekoa
Gaurkoa azken negarra da
Beldurra gaindituta
Beste egun bat hasiko da

ETXERA HELDU ETA DENA
TXUKUN ETA BERE TOKIAN
ZERBAIT GAIZKI ORDEA
ETA DEABRUA KANPOAN DA...
kanpoan da...kanpoan da

Egiak...gezurrak...malkoak...seinaleak...

ETXERA HELDU ETA DENA
TXUKUN ETA BERE TOKIAN
ZERBAIT GAIZKI ORDEA
ETA DEABRUA KANPOAN DA...

See also:

59
59.31
Musa Eroglu Yolun Sonu Görünüyor Lyrics
Malu Fui a refugiarme Lyrics