Mendeku Itxua Lehortu gabeko malkoak Lyrics

Joan zaizkidan garaiez
oroitzen naizenean
tristuraz betetzen zaizkit begiak
eta nire barnean
utzitako hutsunea
ezin bete izango da inoiz

Kaletik noanean
ikusten dudan orok
zure irudia dakarkit burura
ta bakardadearen
amildegi hotzean
behin ta berriz erortzen naiz gauetan

Gogoan dut
igarotako une bakoitza
ezin ahaztu
zure irrifar goxoa
badakizu
niretzat zu dena zarela
betirako
gordeko zaitut bihotzean

Hala ere
argi izpi bat urrunean
etsi gabe
jarraituko dut nire bidean
oroitzen dut
behin niretzat izen zinela
helduko da
berriz sentitzeko eguna

oihane

See also:

73
73.27
Abel Velasquez Imaginate que yo Lyrics
翼势力 秋月风 Lyrics