Kauta By IkertxO NORBERE AKABERARI BURUZK Lyrics
Egia da, heriotzaren lumak
lurreratuko nauenean ere
Bizitzak berdintsu iraunen duela, munduan
Ni hilda biharamunean eguzkiak
argituko du oraindik?
Eta trena ohi bezeala geldituko
da bost minutuz geltokian?
Eta itsas bazter honetan hausten diren
Olatu uherrak
Etenik gabe helduko dira
hondartzaraino ahalez eta ezinez
Bazterrean desegitera?
Eta ene izterreraino inguratu den karramarroa
Bihar
Beste inorengana ailegatuko da
Zangozabal eta haztamuka
Eta berreala aldenduko da, oraintxe
Ihesean aldentzen den bezela
Eta ez dut enekin eramanen ez eguzkia
Ez trena, ez karramarroa
Neu bakarrik eroriko naiz zulora eta egundoko
Egunik bakartiena izango da
Eta mundua orohar ez da ene hutsuneaz ohartuko
Ortzean zehar iragandako basahartearen hutsuneaz
Baino gehiago
Eta ni(ez dela galera ikaragarria?)ez naiz
Harrezkero enea izanen
Eta ez ote dut esango orduan, ematan bezala
Ez dut nahi?
Dena dela ekipairik gabe joanen naiz
Gehiengoarengana
Eta laban zorrotzaileak enparantza bazterrean
Betiko antzera xirula joz
Eta labanak finduko ditu,zorroztarriaz
Izar niminoak eginez
See also:
JustSomeLyrics
80
80.59
Kauta By IkertxO "EROS NAZAZU" Lyrics
FISKALES AD-HOK Tevito Lyrics