Kupela San Isidro Lyrics

San Isidro egunez, bidekoa juaz
nekazari festara Amasara guaz
San Juanak heltzean, jaiak ugalduaz
euskara eta festa aparte dijuaz

Festan erdal soinua hasi da agintzen
euskaraz jakin arren ez da erabiltzen
geu ez baldin bagera gogor ahalegintzen
nork lagunduko digu aldapa gainditzen

Hainbeste kilometro euskararen alde
jendez gainezkatuak goiz ta arratsalde
lan-leku ta kaleak, ta zenbait sukalde
euskal girotik oso urrunduak daude

Zenbait ekintza jator edota kanpaina
hor dago ikastolen erantzun bikaina
egunero euskaraz balebil mingaina
indartuko ginake gutxi gera baina

Hainbat sufritzen duen euskara maitea
sasoiko edo gazte saiatu zaitea
pena da gure erruz gaixo egotea
aldatu dezaiogun haize korrontea.

Hitzak: A. Larrañaga
Musika: X. Alberdi

See also:

85
85.58
16.Wisin y Yandel [Donde Esta El Amor Ft. Franco De Vita] Lyrics
Banda Ms El "M" Grande Lyrics