numen gau hotz isilaren magalean Lyrics
Lurrak irentsi ditu
Eguneko azken izpiak,
Gaueko belaino hotz tristeak.
Gauaren usainean numen, lami eta jentilek
Agurtzen dituzte eguzkiaren errainu hilak.
Badoaz mendira herritik
Andre , neska eta mutilak,
Iluntasunaren argitan
Izar euriz algarak.
Beraien jainko Natura
Lehenetan lehena
Suaren inguruan
Egi bihurtu dena.
Arbasoen hitzak entzunez iraun,
Lainoen azpitik eginez arraun,
Zakilak tente aluak ur,
Beldurrak askatasun gose bihur,
Aske izanez jainkoei agur,
Zuen jainkoak hil behar du gaur.
Belladona, mandragora, muskaria
Arima bakarti ibiltaria,
Hasi da lizunkeria.
Akerbeltzaren begiradapean
Atera dute eltzea
Estramonioaren taupadak
Gaitu eraman burujabetasun ertzera,
Natura askatasuna,
Edanez, igurtziz, maitatuz,
Kristautasunaren heriotzera.
See also:
JustSomeLyrics
109
109.53
numen denboraren iluntasuna Lyrics
numen mendiaren irrintzia Lyrics