Selektah Kolektiboa UPN WEST Edo Unionisten Harrop Lyrics

Txispun euskal kultura
Arduragabe ardura, eta eskura
Ez itxurak egin betiro,
Zura: arbolek beren baitan dutena,
Gorrotoa: U.P.N.ren ideien sena.
Zezena, Irunean "karrikiria" zenari
Orain zital horiek "Osborne" paratu
Diote izena
Torero fatxak adarkatzen zituena,
Azkena, espainiako gerran hil baitzuten.
Eta egun, biharamun; ezin sinetsiz
Zer pairatu behar dugun; nafarrok ezin dugu etsi.
Bildotsez osatutako gizarte batean bizi
Baikara; arrano beltza nahi digute bihurtu enara.
Eta politika mailan, mara-mara arrotz-herria
Sortuz... "comunidad diferenciada"
Zer ote da hori! Zer ote da!
Hiru puskatan banandu dute gure herria:
-Iparraldea, vasca
-Erdialdea, mixta
-Erribera, espainola, baina orotan,
erdalduna gustura; eta euskaldunok eroso?
Gu ditxoso? Euskara noizbait legezkoa
Izanen ote da...
Euskaraz ta zital solasten ari
Naiz; harroputza!

Harroputzik zitalenak, burkide horiek,
Espainiako erkide horiek denak.
Lege arrotzak haien esku, dirua haien
Sari; haien bidegabekeriak denon marmari; eta
Gure aurkari nagusi izanik haien laido eta
Isekak pairatu behar; beti haiengandik eraso,
Baina gu erasotzaile.
Poliziek torturatu naute
Jaun epaile!!!!!

Gaixtoa zara, gaixtoa nafar; zure ideia
Lizunak zuzendu behar. Nafarroa beti espainola,
Frankorekin bezala, edo bertzenaz zulora!

...diote fatxa guziek nire herrian, baita
torturatzaile den gure_______.
Eta ni bildotsez inguraturik, deus ere ez
Ezin eginik... "Diario de Navarra"
Erostearekin denak dira galdurik.
Ateak hertsirik, ni ezin geldirik;
Frantzisko Xabierren izpiritua nire baitan
Kexu: aztertu egoera!
Erraten dit haserreturik
Aintzinako nafarron senak nahi du
Zintzilik ikusi gure lehendakari
Horren karietarat gaude denok borrokaz Ernari
Lur amari eska listu parrasta, eta
Horiek higuindu: aska zeure nazka!

________ estribilloa

Harroputzak horiek denak. Ia nafarron
Herenak bere du ikurrina, zerbait natural
Dena. Gure historia hurbila, gure bihar
Hurrena, herren-herrena utzi dute horiek.
Zeinek?! Zeinek?! Zeinek ukatuko du
Ukaezin dena?
Beti berdin!
Gezur urrin gaiztoa dario haien politikari.
Eta ari eta ari, sukaldeko altzari oro
Bezala: beti geldo baina gure energia
Xahutzen, ezta hala?

Anitzek ezpala soilik dakusa, baina
Arbola hor dago, den dena made in U.S.A.
Europako alderdi popularra, G-7, F.M.I.
Ezberdinak dira geruzan, baina mamian
Berdin. Zein zitalak, kapitalista denak,
Unionista espainiarrak gehiago, gu zapaltzen
Gaituztenak.

"______ " letrak, eta U.Z.I metrailetak.
Biek sortzen dizkigute ahalpetak; alabaina
Ere ez gara kokiltzen, izan ere gure
Herrian arrotz sentitze honek nafarrok
Gaitu hiltzen
Has daitezela isiltzen; nire mordoiloak
Ahoan itotzen duenean, ea nola agintzen
Duen

Euskaraz eta zital solasten ari naiz;
Harroputzak horiek denak!

__________estribilloa

See also:

110
110.17
Grupo Cali Doble Traicion Lyrics
Pappo Pueblo Del Norte Lyrics