urgabe maiu-maiu Lyrics

Baserri aldean ez dugu izaten
denbora librea sobran,
larunbata da ta Tomas hartu behar duk
sekula santako aitzurra,
heldu orduko Seat Ibiza
hartatik jaisterakoan,
tabernan sartu lehenengo trague
hartzeko nago irrikitan.

Begi bietatik sartu zaitzaidan
eskumako neska hura,
hankak zituen luze-luzeak,
gona, berr1iz, zen motzena,
berbetan hasi nintzen agudo
nola dekozu izena,
"Elvira" deitzen didate batzuek
zuretzako gura dozuna.

"Koka-kola" ta "kuarentaitresa"
edaten iaioa,
esku bat gerrian ipini nion
bestea ezin gelditu.

Kotxe baten barruan
lehenengo aldia ote zen,
txapela ta kondoiak
bolantearen kontra,
gona zeukan motzena
Jainkoaren izenean.

Handik aurrera zer gertatu zen
esatea ere lotsa,
gona azpian gordetzen zuen
sorpresarik handiena,
sartuko zidala atzeko zulo
txikerrenetik barrena,
"Elvira" deitzen zioten baina
Antonio zuen izena.

Baserrira heldu nintzanian, hura zen egonezina,
mozkorra ere kendu zitzaidan eta, halako trauma larria!

See also:

114
114.65
De Jeugd Van Tegenwoordig Centje Centje (Damsko Centje Express) Lyrics
urgabe lotsa barik Lyrics