Hertzainak Zuzen heriotzeraino Lyrics
Labana nere patrikan.
Edo pildorak.
Edozer gauza erabil daiteke.
Nere asmoak betetzera noa,
edonola.
Jarriko dut
argi pixkat
itzal izugarri hauen artean.
Denbora gehiegi igaro zain
zentzugabeki.
Edalontziak ikustean
tabernetan.
Denbora gehiegi bueltaka
alde batetik bestera.
Hauts zuriaren bila
nere burua lasaitzeko,
inguratzen zaidan huts beltza
antsia arren.
Zuzen, heriotzeraino.
Ez dago hartzeko biderik.
Argiak itzali egin dira.
Bukaera goxoa, banoa. (bis)
Banoa, banoa...
Denbora gehiegi bueltaka
aholku,
gizon abil eta jakintsuak
entzunaz.
Aginduak eta aginduak,
zer egin behar denok dakite.
Orain bakean utziko naute
betirako, betirako...
Orain bakean utziko naute
eta ondo dago.
Zuzen heriotzeraino...
Beharbada telebista hau
itzaliko dut.
Berritxarrezko irrati
astun hau ere.
Odola nere besoetatik
erortzen ikustea
ederra izanen da,
ederra izanen da...
Nere odol gorria oro argitzen
azkenik.
Zuzen heriotzeraino...
See also:
JustSomeLyrics
118
118.58
Fangoria Teatro Del Dolor Lyrics
The Good Year Enthused Lyrics