Hertzainak Pirañak Lyrics
Betiko tabernan elkarrekin berriz
aldi luzea, bai horixe.
Orain taberna zurituan
makailua entzuten da.
Orain nik ez diñat edaten
eta hik sorpresabakao tabakoa
soilik erretzen dun.
Txantxak ere ez dizkidan aditzen
gertatu ohi diren gauzak ditugu.
Usain ezberdina dinagu orain
eta ezin didan esan elkarren konturik
eta oraino tristeagoa dena
ni ere hire berdin nabilela.
Laztan baten karian hil ginen
ze izan ote daitekenaren beldur
bakarraren atzetik beste ehun baletoz
elkarrengandik ihesi...
Eta hi hortxe arriskutsua
piraña bat ene bainuntzian bailitzan
mozkortzen nauan eraberean
itzalezko ajea eragiten.
Baina orain ez dizkinat horzkatzen
aski dut atzazalezkin bazterrak
baina zertan habilen ezjakiteak
urdail errea eragiten dit.
See also:
JustSomeLyrics
118
118.59
Mystic Moods Orchestra Evergreen Lyrics
Junior Stress Kiedy Nie Myślę O Niczym Lyrics