bisai NaHiKoA Da Lyrics
Gaur goizean ohetik jaiki eta irratia piztu dut
22 urteko gazte bat atxilotzen ari direla entzun dut
Bihotza habiada bizian jarri eta amaren ohera joan naiz
ama ohearen ixkinean zegoen begietatik amorru zeriola
etzazue eraman, nahikoa da, utz gaitzazue pakean
maite zaitut anaia, ez diet utziko zu eramaten
borrokan jarraituko dut!
Herrian txakurren sirenak entzuten dira
eta aurpegia estalirik zeramaten
hogei bat gazte nire aurretik pasa dira
eskuetan harri bana zituztela
balkoi eta kaleetan zaharrak gazteak txalokatuz dabiltza
halaxe da, nire anaia atxilotu dute
etzazue eraman, nahikoa da, utz gaitzazue pakean
maite zaitut anaia, ez diet utziko zu eramaten!
etzazue eraman, nahikoa da, utz gaitzazue pakean
maite zaitut anaia, ez diet utziko zu eramaten
borrokan jarraituko dut!
See also:
JustSomeLyrics
20
20.5
President of the United States Video Kills the Radio Star Lyrics
Chicks On Speed Kaltes Klares Wasser Lyrics