Akelarre Malko bi Lyrics

Gauean ikusi ditut malko bi
Umeltzen tristuraz bi aurpegi
Neu hari begira ta hura neri
Bihotz goibelak irrifar gaberik

Zurekin itsasoa nuen ikusi
Gau luze hartan leihotik
Ta bion malkoak ziren erori
Erori itsasora negar estiz

Gauean, gauean ahots batek esan zidan
Dagoeneko berandu da
Gauean, gauean negarrez erantzun nion
Etzazu egin negar maitia
Malkoz bete ez dadin gure mundua.

Agurtzearen unean hitz xamurrak
Saminez beteriko negar tristeak
Zeruko izar batek diosku gauean
Badirela ere zorionez beteak

Zure negar malkoak dio tristuraz
Ur samin honek daraman mindura
Nahiz eta gau hontan honela izan
Merezi al du pena negar egitea.

See also:

27
27.2
YORDANO No Voy A Mover Un Dedo Lyrics
Mariah Carey & Whitney Houston When You Believe (The Prince Of Egypt) Lyrics