Kepa Junkera + Benito Lertxundi Loriak Udan Lyrics
Loriak udan intza bezela
maite det dama gazte bat.
Ari hainbeste nahi diotenik
ez da munduan beste bat
[Inoiz edo behin pasatzen ba'det
ikusi gabe aste bat.
Bihotz guztira banatutzen zait
alako gauza triste bat.] 2
Neskatxa gazte, paregabia,
apirilleko arrosa
Izarra bezin dizdizaria,
txoria beziñ airosa.
[Oraintxe baiño gusto gehiago
nik ezin nezake goza;
Zori onian ikusten zaitut,
nere biotzak hau poza! ] 2
Ez al didazu antzik ematen,
nik zaitudala nahiago,
Ai! mariñelak gau illunian
izarra baino gehiago?
[Nere onduan zauzkatalako
posez zoraturik nago;
Zu ikusteak alegratu nau,
triste nenguan lehenago.] 2
Nere betiko pentsamentua,
nere konsolagarria,
Zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia.
[Zu ba'ziñake arbola eta
ni ba'nintzake txoria,
Nik zu ziñaden arbola artantxe,
egingo nuke kabia.] 2
See also:
JustSomeLyrics
29
29.55
In Flames Troops Of Doom (Sepultura cover) Lyrics
Chris Cornell Black Hole Sun (Soundgarden Cover) (live) Lyrics