Trapatoni Circus Band Ohitura apalak Lyrics
Goizeko bostetan bidaltzen duk
hire morroirik finena
langileak ondo zapaltzeko
astirik izango ez duelakoan
Hi golf partida bukatu eta gero
petrolioan bainatzen haiz egunero.
Irabaziak ordutan zenbatzen
total estresatua hago
Ene Jaun txit goren maitea
hire aurrean belaunikatzen gara
sekula santan ez dugu ikusi
hire moduko putasemerik.
Zubipekoei txanponak emonda
garbitzen duk kontzientzia
Eta beste aldetik fin
egiten dituk lapurketak.
Ohitura apalen gizona haiz hi:
sudur hautsentzat milioiak soilik
Eta tenis klubeko neskaren batekin
sartu irtenen bat bakarrik.
See also:
JustSomeLyrics
32
32.95
Mina 2005 Ljubav Lyrics
הבילויים קלון ב - G7 Lyrics